Katixima eguna Alduden

Katixima eguna Alduden
70 bat haur, 30 bat katixima egilek lagundurik, bildu dira otsailaren 10 ean Alduden.
Aurtengo gaia : Ni naiz artzain ona ! 
Jean Mixel Barnetxe apezak ongi etorri egin die deneri Aldudeko Zine gelan.

Ondotik denek ikusi dute bideo labur bat Urepeleko artzain batek primaderan bere ardi multzoa mendirat eramaiten. 
Pantxo Hirigaray Gortairuk berriz esplikatu du zoin zen urte batez artzain baten lana. Hor ziren haur batzuk ederki parte hartu dute mintzaldi eder hortan.

Mikel Erramouspék aldiz mundu guzian barreatu Aldudeko misionesten berri eman dauku.
Gero jokoen aldi. Hauen bitartez denek hobeki ulertu dute zer erran nahi zuen Jesusek "ni naiz artzain ona " erraiten duenean.
Eguna bururatu da elizan otoitz aldi labur bainan kartsu batekin. 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

  • Partager :